XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaun Kardinalek deia girichtinoeri

Jaun Kardinalek dei bat ager-arazi dute.

Heien arabera, Algeriako auzia arras premiatsua da, eta frantses guziek behar dute kontzientziaz boza eman referendum hortan.

Ez dute erraiten behar denetz baietz ihardetsi ala ezetz.

Bainan bakotchak egin behar dituela bere karkulak, ikusteko nun den bide hoberena, zuzenaren alde eta bakearen alde.

Nork ere uste baitu De Gaulle tronpatzen dela, eman beza ez arrapostua.

Nork ere uste baitu zerbait onik egin dezakela oraino Jaun Presidentak, bota boza bai.

Ez egon bozik eman gabe, nehorat deliberatu gabe.